Bizikleta-taldeko aurkezpena / 2014ko iraila

Bizikleta-taldeko aurkezpena / 2014ko iraila

Urtarrilaren 28an, domekan, 12:00etan elkartuko gara bizikleta-taldeko hainbat kide, udako oporraldian egindako bidaien berri ematera. 15 minutuko aurkezpenak egingo ditugu, argazkiak, mapak, ibilitako leku eta baliabideen berri partekatzeko. Horretarako, Azebarri kultur elkartean hitzordua ipini dugu, 12etatik 14etara diaporamak eta horren ostean elkarrekin bazkalduko dugu. Kontakizunetan zehar bisitatuko ditugun lekuetako batzuk hauexek: Lanzarote, Portugal, Leon, Paris eta Extremadura.

Gaian interesa baduzu, gonbidatuta zaude, egitasmo irekia baita hau, eta bazkaltzera bazatoz, mesedez, aldez aurretik esaiguzu (644277155). Paella egiteko asmoa dugu, eta menu begetarianoa ere egongo da.