Egur-taila tailerra otsailetik maiatzera

Astelehenero lagun talde bat bildu ohi gara egurra lantzeko, 2015eko urrian elkartzen hasi ginen. 2018an ere tailerrean lanean aritu nahi dugulako izen ematea zabalik dugu!

Juan Ramon Muelak gidatuko du taldea egurra lantzeko teknika ezberdinak irakatsiz. Tailerraren lehenengo zatia urritik urtarrilera egin dugu, orain bigarren zatiari ekingo diogu; baina lasai, hasiberriek ere lekua duzue gure taldean!

Juanra hilean behin etorriko da eta  gainontzeko egunetan autoikaskuntzan ibiliko gara, elkarri laguntzen.

Egurra lantzeko materiala, eta lehenengo egur zatia, elkarteak jarriko ditu.

Urtarrilaren 31ra arte izena eman dezakezu.

NON: Aldai patronatuan (Itxasgane). Karitate kalea 1, behea
NOIZ: otsailaren 5etik maiatzaren 28ra, astelehenero, 17:30-20:30
PREZIOA: 90€ // Berbalaguna edo Bizarra Lepoan Euskara elkarteko kidea bazara 60€
Izena emateko: egizugetxo@gmail.com  edo 619 935 541
**Ordainketa EGIZU elkartearen kontu korronte-zenbakian egin behar da , norberaren izen-abizenak adierazita. Laboral Kutxa 3035 0067 66 0670062588.

Beheko egutegian zehaztuta duzue noiz etorriko den irakaslea tailerra gidatzera eta beharrezko azalpenak ematera.