Aitziber Etxeberria UKITXen

Otsailaren 15ean Aitziber Etxeberria gurean izango dugu Nomada liburuaz berba egiteko.

Solasaldia hasi aurretik, 19:00etan lagun talde bat elkartuko gara liburuaren inguruan berba egiteko eta 19:30ean Aitziber etorriko zaigu aurkezpen txikia egiteko eta sortu zaizkigun galderei erantzuteko.

Beraz, otsailaren 15ean, osteguna, elkartuko gara Algortako Villamonte Kultur Etxean; 19:00etan edo 19:30ean etortzea zuen aukera da.

Hurrengo saioak:

  • Martxoaren 22an, 19:30ean, Villamonte Kultur Etxean: Xabier Olarra Estilo ariketak
  • Apirilaren 26an, 19:30ean, Villamonte Kultur Etxean: Kattalin Miner Nola heldu naiz ni honaino


“Nomada” Aitziber Etxeberria from Erein argitaletxea on Vimeo.