Zuen aukera egin duzue eta hauek dira Maiatzaren 24an landuko ditugun gaiak. Gai bakoitza 15 minutuz landuko dugu 4-5 laguneko taldeetan. Eskerrik asko zuen partehartzeagatik 🙂
- Oporretako planen eredua. Bidaiak zelan egin, hegazkina, trena, bizikleta. Etxe trukaketa edo couchsurfing sistemak, airbnb ala hotelak.
- Kontsumo ohituren aldaketak: merkataritza txikia versus merkatal gune handiak eta internet bidezko erosketa. Produktu ekologikoen eskaintza: dendetan zein kontsumo-taldeen edo azoken bitartez.
- Euskaraldia, 11 egun euskaraz egitasmoa Getxon indartzeko zeintzuk lirateke bideak? Euskara gehiago erabiltzeko zer egin dezakegu egunerokotasunean? Ze laguntza behar dugu erakundeetatik? Herriko bizitzan zelan eragin?
Leave A Comment