Berbodromoa

2018ko maiatzaren 24an egingo dugu VIII.Berbodromoa, goizez Romon eta arratsaldez Algortan. Bertan hiru gai landuko ditugu, hirugarren gaia – “Euskaraldia, 11 egun euskaraz” egitasmoaren ingurukoa izango da baina lehenengo bi gaiak hautatzeko zuen laguntza behar dugu… Behean duzuen formularioa betez eman dezakezue bozka, animatu eta parte hartu!

Otsailaren 28a bozkatzeko azken eguna izango da.

Zer da berbodromoa? Zertarako da? Norentzat da?
Euskara kalera ateratzea, euskararen erabilera indartzea eta indar-erakustaldia egitea dira Berbodromoaren helburuak, jendea Berbodromoan euskaraz berbetan jarrita. Euskara ikasten ari dena euskaraz hitz egitera animatzea; euskaraz jakin arren, euskaraz aritzeko aukera gutxi dituenari aukera horiek ematea; nahiz eta euskalduna izan, ohituraz, euskaraz gutxi egiten duenari motibazioa areagotzea… azken finean, euskara eta euskaraz konpartitzea. Berbodromoan, euskaldunak elkartuko dira eta elkar ezagutuko dute, eta jai-giroan tarte atsegin bat pasatuko dute.