Aurten 4 talde osatu ditugu Getxoko familiekin euskaraz jolastu eta kantatzeko; astean behin elkartzen gara Romon, San Nikolasen eta Zabalan, otsail eta martxoan zehar 2 eta 5 urte bitarteko umeak eta familiako kideak. Horren ostean, apirilaren 15ean gure topaketei amaiera emateko egun berezia izango dugu, Basondo fauna babeslekura (Urdaibai) joango gara autobusez, hangoa bisitatu, ostean elkarrekin zerbait bazkaldu (nroberak eramandakoa), jolasak eta sorpresak izango ditugu. Helduek 8€ eta umeek 5€ ordaindu behar dituzte bisita-gidaturako (inork arazo ekonomikorik balu etortzeko, guri telefonoz adierazi), autobusaren gastua SENDI proiektuaren kontu.
Olgetan euskaraz talderen batean ez bazabailtzate eta etorri nahi baduzue, izena eman dezakezue, eta itxarote zerrendan sartuko zaituztegu, autobusean lekurik geratuz gero etortzeko aukera izango duzue.
Basondo fauna babeslekua, jolasak & sorpresak OLGETAN EUSKARAZi amaiera emateko
Noiz: apirilak 15, igandea
Non: Basondoko fauna babeslekua, Urdaibai
Norentzat: Olgetan euskaraz taldeetako ume eta gurasoentzat, lekurik geratuz gero SENDIko beste familientzat irekia
Matrikula: helduek 8€, umeek 5€, inork arazo ekonomikorik balu, guri telefonoz adierazi.
Eraman behar: igandeko bazkaria, arropa erosoa eta mendian ibiltzeko zapatak
Izena emateko epea: martxoan zehar edo lekuak bete arte, beheko formulario honetan, 644277155 edo sendi@egizu.eus.
Lekua konfirmatu eta gero diru-sarrera egin: (Laboral Kutxa) ES20 3035 0067 66 0670062588, familia bakoitzeko sarrera bana, abizenak adierazita.
SENDI proiektua Getxoko Udalaren eta Egizu euskara elkartearen arteko elkarlana da. Informazio gehiago behar baduzu, www.egizu.eus/sendi-ra jo. Rozio: 644 277 155 / sendi@egizu.eus
——————————————–
Basondo refugio de fauna, juegos & sorpresas como fin a OLGETAN EUSKARAZ
Cuándo: 15 de abril, domingo
Dónde: Basondo reserva de fauna, Urdaibai
Para quién: familias que participan en Olgetan euskaraz, si sobraran plazas pueden inscribirse familias que particioan en las actividades de SENDI
Precio: adultos 8€, menores 5€, si alguna familia tiene inconvenientes para pagar la matrícula que se ponga en conacto con nosotras por teléfono.
Hay que llevar: comida del domingo, ropa cómoda y zapatos adecuados para el monte
Inscripciones: durante marzo, en el formulario de aquí arriba, 644277155 o sendi@egizu.eus
Primero confirmen la inscripción y luego hagan el ingreso: (Laboral Kutxa) ES20 3035 0067 66 0670062588, un ingreso a nombre de cada familia.
SENDI es fruto del trabajo conjunto entre el Ayuntamiento de Getxo y la asociación en favor del euskera Egizu. En www.egizu.eus/sendi encontrarás más información. Rozio: 644 277 155 / sendi@egizu.eus
Kaixo; Nere senarra, ni eta gure alaba Paule, gaude interesaturik.