Euskararen erabilera areagotzeko jolas batean parte hartzera gonbidatu gura zaitugu. Guztion hondar aleen bidez hizkuntza ohituretan eragin, Getxoko euskal hiztunak aktibatu eta euskararen aldeko inertzia positibo berriak sortuko ditugu. Hori guztia lortzeko tresna berria daukagu, Euskaraldia, zurekin batera antolatu nahi dugun ariketa sozial parte-hartzailea.
Getxon euskararen erabilera areagotzeko bidean, lehenengo geltokia “Getxo 24 ordu euskaraz” ariketa aktibatzailea izango da, maiatzaren 24an burutuko duguna. Ekimenaren antolakuntza eta euskal hiztunak aktibatzeko jolasaz hitz egiteko bilera irekietara gonbidatu gura zaitugu.

Duela bi aste batzordeak sortu genituen eta aste honetan ere biltzen jarraituko dugu. Bilerak 60 minutukoak egingo ditugu beti, praktiko eta eraginkorrak izan daitezen.

Lekuak eta orduak:

Asteartea, martxoak 20, 19:00etan Getxoko Euskalgintzaren Egoitzako lehen solairuan (Martikoena 16). 

Osteguna, martxoak 22, 19:00etan Romoko Kultur Etxeko beheko solairuan.

Bileran beste zenbait gairen artean Igerrak Euskal Instagram Komunitateko lagunek euren lanaren berri emango digute, Euskaraldia eta euskara sareetan zabaltzeko baliagarri izango zaiguna.

 Informazio gehiagorako deitu 688.65.30.42 telefonora edo idatzi euskaraldiagetxon@gmail.com helbidera.