UKITX: Xabier Olarra

Aurreko ostegunean hogei lagun inguru bildu ginen Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoan. Xabier Olarrak itzulitako “Estilo ariketak” liburuaz aritu ginen. Xabierrek ariketa batzuk jatorrizko bertsioan eta euskaraz entzuteko aukera eskaini zigun.

Xabier Olarrak liburu batzuk oparitu zizkigun (behean duzue zerrenda), EGIZU elkartearen bulegoan zain dituzue, beraz; norbaitek irakurtzeko asmorik izanez gero pasa bulegotik (Martikoena kalea 16, 2.solairua-3.bulegoa) eta utziko dizkizuegu:

  • “Zerua gainbehera dator” Lorenza Mazzetti
  • “Gatsby handia” Francis Scott Fitzgerald
  • “Lehen amodioa” Cesare Pavese, Guy de Maupassant, Gérard de Nerval eta Samuel Beckett
  • “Soldaduaren itzulera” Rebecca West
  • Odol hotzean” Truman Capote
  • “Benito Cereno; Billy Budd, marinela” Herman Melville
  • “Tristezia, zer berri” Françoise Sagan

Eskerrik asko Xabier eta Hurbildu zineten guztiei!

Hementxe klikatuz gero “Estilo ariketak” liburuaren pasarte batzuk irakurtzeko aukera izango duzue.
Xabier Olarrak berak liburuaren inguruan idatzitako artikulu bat ere irakurtzeko aukera duzue hementxe klikatuz gero.
_

UKITX 2018: Xabier Olarra“>_

Hurrengo saioak:

  • Apirilaren 26an, 19:30ean, Villamonte Kultur Etxean: Kattalin Miner Nola heldu naiz ni honaino
  • Maiatzaren 31an, 19:30ean, Villamonte Kultur Etxean: Kirmen Uribe Elkarrekin esnatzeko ordua