Apirilaren 26an Kattalin Miner gurean izango dugu Nola heldu naiz ni honaino liburuaz berba egiteko.

Solasaldia hasi aurretik, 19:00etan lagun talde bat elkartuko gara liburuaren inguruan berba egiteko eta 19:30ean Kattalin etorriko zaigu aurkezpen txikia egiteko eta sortu zaizkigun galderei erantzuteko.

Beraz, apirilaren 26an, osteguna, elkartuko gara Algortako Villamonte Kultur Etxean; 19:00etan edo 19:30ean etortzea zuen aukera da.

Hurrengo saioak:

  • Ekainaren 7an, 19:30ean, Villamonte Kultur Etxean: Kirmen Uribe Elkarrekin esnatzeko ordua
  • Ekainaren 21ean, 19:00etan, Villamonte Kultur Etxean: ikasturteko balorazioa + hurrengorako proposamenak