Getxon Euskaraldia aurrera doa eta gurean zer eta nola egin nahi dugun jakiteko, garrantzitsua da beste herri batzuen esperientzietatik ikastea.
Zelan egin dute beste herri batzuetan euskararen erabilera areagotzeko? Galdera hori izpide Derio, Agurain eta Lasarteko lagunak izango ditugu Getxon euren esperientzia kontatzeko, akatsak eta ondo egindakoak kontuan hartzeko.
Apirilaren 24an izango da, Villamonte Kultur Etxean (Algorta) arratsaldeko 19:00etan.
Euskaraldian parte hartzeko, eman izena getxoztarrak.eus komunitate digitalean eta zuzenean Getxoko euskaraldiaren berri izango duzu.
Ez hutsik egin eta eman bultzada Euskaraldiari!
Leave A Comment