Aurreko ostegunean hogei lagun inguru bildu ginen Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoan. Kattalin Minerrekin solasean aritu ginen bere azken liburuaz “Nola heldu naiz ni honaino”.

Liburuko protagonista den Jezabelen bizitzaren gora beherak aztertu genituen gustura, denbora gutxitan hainbat aldaketa bizi baititu.

Eskerrik asko Kattalin gurera etorri izanagatik! Eta eskerrik asko ere irakurzaleen txokora hurbildu zineten guztiei.

Hurrengo saioak:

  • Ekainaren 7an, 19:30ean, Villamonte Kultur Etxean: Kirmen Uribe Elkarrekin esnatzeko ordua
  • Ekainaren 21ean, 19:00etan: hurrengo ikasturteko hitzorduak zehazteko bilera