40 lagun inguru elkartu ginen aurreko ostegunean Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoan. Ikasturteko azken saioan Kirmen Uribe entzuteko aukera izan genuen eta luze aritu ginen “Elkarrekin esnatzeko ordua” liburuaz berbetan.
2018-19 ikasturteko solasaldien datak adosteko eta irakurgaien zerrenda osatzeko ekainaren 21ean, osteguna, lotuko gara; 19:00etan Villamonte Kultur Etxean.
Eskerrik asko ikasturte honetan Irakurzaleen Txokora hurbildu zareten guztiei! Eta eskerrik asko zuri ere, Kirmen! Ostegunean oso gustura ibili ginen 🙂
Behean dituzue osteguneko argazkiak, kuxkuxeatu!
Leave A Comment