Kurtso hasierarekin batera Yoga ikastaroaren hasiera, nola ez! Aurten ere, gure betiko irakaslea Hasier Rekondo, Aldai Patronatuan izango dugu eskolak ematen. Ikastaroa hasiberrientzat zein maila erdikoentzat bideratuta dago.

Lehenengo eskola urriaren 1ean hasiko da.

Iraila osoan zehar izena emateko aukera izango duzue, beraz, denborarik ez galdu eta email bat bidali egizugetxo@gmail.com helbidera eta zure plaza erreserbatu.

Lehenengo eskola urriaren 1ean izango da.

Noiz: astelehen eta eguaztenetan
Ordutegia: 19:40 – 21:10
Non: Aldai Patronatuan, karitate kalea 1 (Algortan)
Prezioa: hilean 32 € / 27 € Berbalagun edo mintzakuadrilletako kideak, sOrtuetako kide eta Bizarra Lepoaneko bazkideek
Eraman beharrekoak: esterilla eta manta bat
Izena emateko: 644 978 220 / egizugetxo@gmail.com

Ordainketa EGIZU elkartearen kontu korronte-zenbakian egin behar da 3 hilabetetik behin, norberaren izen-abizenak adierazita. Laboral Kutxa 3035 0067 66 0670062588.

Animatu, eman izena eta om shanti!