Katixa Dolhare izan genuen atzo geure Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoaren ikasturteko lehenengo solasaldian, urriaren 25ean hain zuzen ere.

Katixa Dolhare lapurtarrak Gazteluma bekaren laguntzaz plazaratu zuen 2014.urtean  bere lehen eleberria Biribilgune izenburukoa.

 Arazo sozialak hizpide ditu Polizia-eleberri kutsua duen liburu honek eta gure literaturan oso ohikoak ez diren gaur egungo problematika sozial dezente ageri dira hala nola, immigrazioa, islamismoa, Frantziako laikotasuna.

 

Izenburuari helduz, eman zion Katixak hasiera solasaldiari. Biribilgune dezente aurkitzen ditugu gure egunerokoan zehar eta kasu honetan, begibistakoa den biribilgune bati heldu zion idazleak, “giza eskubideak” izenarekin ezaguna zena, baina dagoeneko ahaztuak geratu direnak tamalez.

 

Bere lehen eleberriaren nondik norako nagusiak azaldu zizkigun Katixak atzoko tertulia literarioan:  izenik gabeko protagonistaren zergaitia, hiztegiko hainbat euskal hitz ez hain ezagunen erabilera, eleberrian zehar bisitatutako Senegal eta Meaux…; interes handia sortu zuten gure irakurzaleengan kuriosidade hauek, hainbeste galdera egin baitzituzten Aldai Patronatuan.

Atzo ere tartea izan genuen  iparraldeko euskal literaturaren egoeraz jarduteko.

 

Eskerrik asko, Katixa!! Baita gure irakurzaleen txokora hurbildu zineten guztioi ere, giro ederra sortu genuen eta!

Argazkiei begirada bat eman nahi baldin badiezue, klikatu hemen:

https://www.flickr.com/photos/egizu/albums/72157696973635170

 

Gorde dezagun agendan datorren hilabeteko UKITXen hitzordua:

Azaroaren 29 ostegunean, 19:30ean– Aldai Patronatuan, Arantza Iturbe izango dugu gurean, “Koadernoa zuri”   antzezlana eleberri bihurtu du Iturbek sentiberatasunez eta trebeziaz, hitzekin duen dohaina eta pertsonaiekin duen enpatia agerian utziz.