Atzo arratsaldean, azaroaren 15ean, Berbalagunon Topaketa berezia ospatu genuen Azebarri Kultur Elkartean.

Elkar ezagutzeko, zerbait hartzeko eta euskara aktibatzeko aukera ederra!

Bingo musikatu batekin eman genion hasiera eta horrekin batera euskaraldiaz hitz egin genuen.

Amaiera borobila emateko meriendatxo-afari batekin bukatu genuen, gure arteko topaketa berezi hau 😉

Milesker bertaratu zineten guztioi !!!

Hemen uzten dizkizuegu ateratako argazki galeria:  https://flic.kr/s/aHsmtGZLfz