Azaroaren 27an, asteazkena, Azebarri Kultur Elkartean bildu ginen hainbat lagun Beldurrak bakarrizketa saioaz gozatzeko.

Giro iluna genuen lagun, intimoa… eta bertaratu ginen danok irrikitan geunden Xirrikituen Jostuneko konpainiak prestatua zuen ikuskizunaz gozatzeko.

45 bat lagun bildu ginen Azebarri Kultur Elkartean eta gozo gozo eta liluratuta entzun genituen Ameliek kontatu zizkigun beldurrezko istorioak.

“Beldurrak badu zeozer berezia, intimoa eta pertsonala. Izan ere, bakoitzak bere beldur propioak ditu, adin eta bizitzako momentuaren arabera. Erraten dutenez, izaki sozialak izatearen arrazoietako bat da gainera. Baina funtsean, hain ezberdinak omen diren beldur horiek ez al dute oinarri bera? Ez al dira gure sostengu, baina non zapaldu gure esku dagoen lur, era berean?

Goazen gure bizitzak hankaz gora jarri, eta beldurrei aurrez aurre begiratzera. Txikienetatik hasi, eta handienetara. Bihurtu gaitezen gu haien beldur”

(kulturklik webgunetik ateratakoa)

Hona hemen une gozo eta berezi hartan bildutako argazkiak:

https://flic.kr/s/aHsmrGGCB9