Egun osoko plana egin genuen abenduaren 8an, Berbalagunok elkarrekin Durangoko Azokan.

Durangoko Azoka da euskal kulturaren urteko hitzordu garrantzitsuenetako bat; berton elkartzen dira euskaraz sortzen duten idazle, musikari, artista gehienak. Bost egunetan zehar programazio aberatsa izaten da ikuskizun, kontzertu, zine, hitzaldi eta abarrez gozatzeko.

Goizetik abiatu ginen Algortatik Durangorantza denok elkarrekin autobusean.

12:00etarako Euskal Herriko mintzalagun guztiak bildu ginen eta Durangon egun ikaragarria genuelarik lagun gainera!!

12:30ean hasiera eman genion mintzapoteoari, ABIYUAN TXARANGAREn eskutik!

Durangoko kaleetatik dantzatzen , abesten eta #EginJauzi kanpainako postalak banatzen ibili ginen bazkalordura arte.

Topa honekin amaitu genuen goizeko mintzapoteo ekintza.

Eguerdira hurbiltzen gindoazen heinean, geldialditxo bat egitea erabaki genuen bazkaltzeko.

Atseden pixka bat hartzeko, Durangoko taberna bateko terrazan egin genuen geldialdia.

 

Bertan Euskal Herritik etorritako berbalagun/mintzalagun desberdinekin elkarbanatzeko aukera izan genuen.

Indarrak hartuta, arratsaldeko jarduerei heltzeko prest geunden!

Batzuk azokara bisita egitera joan ginen, beste batzuk Irudieneako txokora hurbildu ziren eta beste zenbait Ahotseneako kontzertuetaz gozatzera joan ziren.

Konturatu ginenerako bueltatzeko ordua heldu zitzaigun.

Egun osoan zehar bildutako argazki eta bideo bilduma duzue hemen eskuragarri:

https://flic.kr/s/aHsmv2gWf6

#53.DA!

#DurangokoAzoka

#EginJauzi