Egin jauzi eta segi ingurukoekin euskara erabiltzen!

Parte hartu al zenuen Euskaraldian?  Ziur baietz! Eta orain jauzi egiten jarraitzeko garaia da.

Ez duzula saltoa eman oraindik? Ba garaiz zabiltza!  Mintzapraktikako taldeetan lagun artean euskaraz aritzeko aukera bikaina daukazu!

2019a aukeraz hasteko modu hoberik ba al da? Eman izena Berbalagunen taldeetan eta segi euskara ingurukoekin erabiltzen! Egin jauzi!

Eman izena beheko formularioa betez eta EGIN JAUZI!

 

Zer da berbalaguna?:
Euskaraz berba egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi duten pertsonak biltzen dituen programa da.

Zertarako?: euskara hobetzeko, bide horretan laguntzeko, gehiagotan erabiltzeko, euskaraz bizitzeko, normalizazioaren alde egiteko, …

Nola?
Ohiko jarduera:
 talde txikietan, astean behin, ordubetez. Paseoan, kafetegian, parkean,… Ohiko hiztunak eta mintzapraktika egin nahi dutenak nahastuta, beste berba-taldeekin koordinatuta.
Ekintza osagarriak: herriko beste berbalagun taldeekin irteerak, afariak, zaletasun taldeak, beste herrietakoekin, mintzalagunen egunean.

Parte hartzeko baldintza: euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila izan behar da.

_

Berbalagunon txango eta ekimenak:

#eginjauzi #berbalaguna #mintzalaguna