Hamazortzi lagun elkartu ginen joan den ostiralean Villamonten, Rozio, Lander, Haize, Elai, Andrea, Izadi, Sua, Virginia, Uxue, Maria, Malen, Leire, Iker, Cristina, Mariangeles eta neu. Kantuak, asmakizunak, esamoldeak, mina dugunerako formula magikoak,aspaldian ikasitakoak batzuk, orain dela oso gutxi besteak⦠Hemen dituzue apunte batzuk. Gure hurrengo hitzordua otsailaren 25ean izango da, 18:00etan Villamonte kultur etxean, denok zaudete gonbidatuta. Gure proposamena hurrengorako: aho korapiloak. Ea zer topatzen dugun. Eskerrik asko, ustrukutarrok, plazera izan zen saioa zuekin partekatzea.
abestiak
Txalo pin txalo
Txalo, txalo,
txalo pin txalo
katutxoa
mizpira
gainian dago
Jostailuak batzeko abestia
Batu batu
dan dana batu
etxea jasota
ikusi nahi dugu
Mina dugunerako
Mina mina
sendamina
joan da, joan da
zure mina!
Asmakizunak
Pipitaki, papataki,
Nik baitakit gauza bat
Algorta gainean gazta bat.
ilargia
āāāāāā
Pipitaki, papataki,
Portuzarrean kulunka,
soka batetik lotuta.
txalupa
āāāāāā
Bizkarra badu
baina besorik ez
hankak baditu
baina ez daki ibiltzen
Alferra denak
ondo daki berotzen
aulkia
āāāāāā
Amaren erdikoa da
maitasun hasierakoa,
mendian itxura du
eta beranen aurrean doa
m letra
āāāāāā
Sarri laguntzen nau egunez,
nik egiten dudana eginez,
gauean uzten nau bakarrik
argi gabe ez baitu bizirik
itzala
āāāāāā
Dona dona
Dona, dona, katona
Sutondoan aitona
Lepotik behera kuttuna
Atera kanpora
neska-mutil tuntuna.
Elkarbanatu genituen beste abesti batzuk izan ziren: Pintto Pintto, Ikusi mendizaleak, Kontrapas, kaixo laguntxoa.
Utzi iruzkina