Ostiralean Euskal Herriko eta munduko jakien bidez jendea eta kulturak ezagutu genituen. “Mila zapore” sukaldaritza-tailer honetan talde txikietan eta hainbat jatorritako irakasleek gidatuta, afaltzeko menua prestatu genuen, besteak beste Kolonbiako patakon eta enpanadak, Marokoko harira zopa eta pastella eta Euskal herriko gildak, pintxoak eta gurin opilak, oso gozo dena!
Gau oso berezia izan zen, eskerrak eman nahi dizkiogu gurekin mahaia elkarbanatu zuten pertsona guztiei eta nola ez, Mila Zapore posible egin zuten pertsona guztiei.
Leave A Comment