Atzo aurtengo lehenengo Hazibideak saioa izan zen, Sara M. Sanabria etorri zen gurera “Disziplina positiboa eguneroko gatazketan” gaia lantzera.

Sarak disziplina positiboa zer den, zertan datza eta nondik datorren azaldu zigun, ondoren guraso eta hezitzaile moduan ditugun erronkak eta hauei nola egiten diegun aurre aztertu genuen. Kasu praktikoen bidez besteak beste jelosia, ezetza, sentimenduen kudeaketa, denbora eta beste hainbat gai jorratu genituen.

Betiko eredutik atera eta bide berriak erakutsi zizkigun Sarak.

Hausnartzeko ariketa bat: “Imajina zuen seme edo alabak etxeko tinbrea jotzen duela, 25-30 urte ditu, nolakoa gustatuko litzaizueke izatea? Burura etorri zaizkizu autonomoa, zintzotasuna, enpatia, erabakiak hartzeko gai, tinko mantentzea, baina, gaur egun zuen seme alabengan ezaugarri horietako baten bat ikusteak onetik ateratzen zaituzte?…”

Eskerrak eman nahi dizkiogu Getxoko Gaztelekuari beraien lokala uzteagatik, Sarari bere hitzaldiagatik eta bertaratutako guraso guztiei. Hurrengo Hazibide hitzaldietan gai baten bat lantzea gustatuko balitzaizu idatzi sendigetxo@gmail.com edo 622 433 085.