Larunbatean Yoga familian tailerraz disfrutatzeko aukera izan genuen. 11.00ak aldera Aldai patronatuan bildu ginen 15 pertsona inguru, Hasier Rekondoren eskutik yogan murgildu ginen. Postura bakoitzaren izena, zergatia eta jatorria azaldu zigun, gure sentimenduak onartzeko herramientak eman zizkigun (besteak beste haserrea eta amorrua) eta amaitzeko luzaketa ariketak egin genituen.
Larunbat goizeko plana itzela izan zen, eskerrak eman nahi dizkiegu Hasierri eta batez ere bertaratu ziren familia guztiei.
Leave A Comment