Estibaliz Vivanco izan genuen atzo geure Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoko solasaldi berezian. Romoko kultur Etxeko areto nagusian bildu ginen, otsailaren 21n hain zuzen ere.
Solasaldi berezi honetan Getxoko euskaltegietako ikasle eta irakasleak, zenbait berbalagun, Getxoko hizkuntza eskolako ikasleak eta Aixerrota institutuko ikasle eta irakasleak elkartu ginen. Guztira 100 irakurzale baino gehiago bildu ginen Romoko Kultur etxean bart.
“Columbia Unibertsitateko Tom Bradford irakaslea ustekabean hil eta gero, Gabriel Pritchardek hildako lagunak sortutako CUMAE fundazioa ezagutuko du, Beatrice alargunareneskutik. Aurkikuntza horrek hainbat ezusteko ekarriko dizkio Gabrieli, eta haren amesgaizto guztiak egia bihurtuko dira.”
Estibalizek bere liburuaren aurkezpena egin zigun; istorioaren pertsonaia, kokapen, mezu, sinbologia etab luze baten detaile guztiak biltzen zituen aurkezpen elegante batean.
Egileak bertaratutakoei liburuaren nondik norako guztiak azaldu zizkigun eta istorioa hau sortzeko nundik inspiratu den edota zeinek eragin zion ere aitortu zigun.
Distopia hitza behin baino gehiagotan agertu zen solasaldian zehar eta Estibalizen hitzetan ” gustatu egingo litzaidake distopia istorioa bat idaztea” adierazi zuen.
Hilezkotasunak eta infernuak baita ere eduki zuten berain lekua gure solasaldian…
Etorkizun hurbileko gaia baita hilezkortasuna eta posible izango ete da etorkizunean? Galdera horri erantzuteko “Infernurantz” liburuaren bigarren zatiari heldu beharko genioke agian 😉
Aurkezpen dotorea amaitzearekin bat, gure irakurzaleen txokoan egin ohi dugun bezala, galderak botatzeko tartea ireki genuen.
Hainbat galdera, zalantza eta kuriosidade izan zituzten gure irakurzaleek Estibalizi botatzeko.
Solasaldiarekin batera etxera liburua sinatua eramateko aukeraz gain idazlearekin argazkiak ateratzeko tartea ere izan zuten gure irakurzaleek 😉
Eskerrik asko, Esti!! Baita gure irakurzaleen txokora hurbildu zineten guztioi ere, giro ederra sortu genuen eta!
Argazkiei begirada bat eman nahi baldin badiezue, klikatu hemen:
Gorde dezagun agendan datorren UKITXen hitzordua:
Otsailaren 28an ostegunean, 19:30ean– Algortako Villamonteko Kultur Etxean , Pako Aristi izango dugu gurean, “ Maitatu zure egunak” eleberriarekin.
Leave A Comment