Pako Aristi izan genuen atzo geure Uribe Kostako Irakurzaleen Txokokoan Algortako Villamonte kultur Etxean bildu ginen, otsailaren 28an hain zuzen ere.
“Harridura izan zen lehenengo, munduak eskaintzen duen ikuskizunaren aurrean. Gogoeta hurrena, bizitza ulertu ote litekeen, edo ez. Eta poesia etorri zen azkenik, mikroskopio bat bezala, gauzen alderdi txikienak jasoz agian osotasun bat erdietsiko duen itxaropenarekin. Jakintsuak esan zuen bezala, gauza gutxi behar dira bizitzeko: osasuna, ardo kopa bat ilunabarrean, lagun bat ondoan. Eta poesia, gaineratuko genuke. Bizitza ulertzen bakarrik ez, gozatzen ere laguntzen duelako. Hartu liburua, gorde patrikan, eta abiatu zaitez bidean.”
Maitatu zure egunak:
laster desagertuko dira.
Maitatu zure orduak, minutuak,
zeruak eta neguak.
Zu asko ohartu gabe
iragaten dira,
pentsamenduetan galdurik
zabiltzan bitartean.
20 irakurzale bildu ginen Pako Aristirekin, gure irakurzaleen txokoan. Aurkepenarekin hasteko Pakok bere liburua argitaratu zuen egunean plazaratu zuen testua irakurri zigun . Liburu honen nondik norakoak azaldu zizkigun, nundik jaio zaizkion poema hauek ….
Idazleak adierazi zuen bezala, “nik ez dut erabakitzen noiz egin poema bat, sormen hori ez dago arautua”
Zoriontasunaren ideia eta sentimenduak ere izan zuen leku atzoko solasaldian: ” Ni oso zoriontsu nintzen baina ez nintzen konturatzen”- Zeinbaitetan kosta egiten zaigu jabetzea zein zoriontsuak garen edo zein zorioneko…
“Maitatu zure egunak” poesia liburu ulertzeko, poesia hizkuntza berri bat dela ulertu behar dugu. ” Poema bat egina dago lehenengo lerroa eginda dagoenean”
Galderen unearekin batera gure irakurzaleek galdetu zioten Pakori ea poesia ziklo honek amaiera bat izateko intentzioa zeukan edota bide honetatik segitzeko hautuarekin jarraituko ete zuen…
7 zenbakiak aipamen pribilegiatua izan zuen. Aristik azaldu zigun bezala, Galizian badago sinesmen bat non esaten den 7.alaba baldin baduzu hura sorgina izango dela… Pakok adierazi zuen dagoeneko badaukala 7.poesia liburua sortzeko behar bezain beste poesia eta horrekin amaitu egingo duela bere poesia zikloa.
“Esaten dute intentzio onez beteta dagoela infernurako bidea”
Eskerrik asko, Pako!! Baita gure irakurzaleen txokora hurbildu zineten guztioi ere, giro ederra sortu genuen eta!
Argazkiei begirada bat eman nahi baldin badiezue, klikatu hemen:
https://flic.kr/s/aHsmaiVVNp
Gorde dezagun agendan datorren UKITXen hitzordua:
Martxoak 21n ostegunean, 19:30etan– Aldai Patronatuan, Tere Irastorza izango dugu gurean, “ Txoriak dira bederatzi” eleberriarekin.
Leave A Comment