Euskarazko film laburren zirkuituak Getxon egin zuen geldialdia atzo, martxoak 28.

Goizean Andres Isasi Musika Eskolako aretoan izan genuen proiekzioa 9:30ean.
Bertara Getxoko euskaltegietako kideak, Hizkuntza eskolako zenbait kide eta Artaza Romoko institutuko ikasle-irakasleen bisita izan genuen. Areto bete genuen Getxoztarrok, 210 pertsona inguru bildu ginen bertan.

Solasaldiari hasiera eman eta laister agertu ziren barre algarak, isiltasun hausnarkorrak eta txalo zaparradak!

Emanaldiarekin bat Irati Murua ( Zapatak) animazio film laburraren egilearekin, solasaldia egiteko aukera izan genuen.
Bertaratuek Iratiri galdetu zioten bere amonak kontatutako istorioaz, animazioa egiteko teknikez, bere amonak ikusi ete duen laburmetraia…

Solasalditxoaren amaierarekin bat Korrika kulturalaren egitaraua aipatu genuen, laister gurean izango baita;)

Arratsaldeko emanaldia, 19:00etan eman genion hasiera Algortako Villamonteko Kultur Etxean. Honetan ere aretoak ematen zuena aprobetxatu genuen, 70 zinemazale bildu baikinen 😉

Milesker bertaratu zineten guztioi !

Asebetetze inkesta honekin lagunduko diguzu?

https://forms.gle/fHRkbozEH9cUiDLU9

Gogoratu! Emanaldietan esan genizuen moduan LEHIAKETA bat dago martxan! ADI!

Zirkuituko emanaldietara etortzen diren ikusle guztiek parte ahalko dute, www.kameratoia.eus webgunera sartuta. 
 
Lehiaketa online:  Iritzia ematen diguten guztien artean zozketa bat egingo dugu: asteburu pasa landetxe batean.
 

 

Proiekzioan ateratako argazkiak hemen:  https://flic.kr/s/aHsmb8X8Bp