Tere Irastorza izan genuen atzo geure Uribe Kostako Irakurzaleen Txokokoan Algortako Aldai Patronatuan bildu ginen, martxoaren 21n hain zuzen ere.

Txoriak dira bederatzi liburua formaz eta mamiz da saiakera. Modu askean eta laburrean ideiak lotzen eta askatzen saiatzen dena.

Txoriak bederatzi dira, baina bat ez da ageri, oraindik.
Sigi-saga datoz esaldiak, bitartean.
Liburu hau, ornogabea da eta bareak bezala nahiago du zoru umela,
eta urak bezala, edozein zirrikitu iragaten ez duenean,
erle-liztorren berbaroa eraginez, nahiago du durunda egitea.

18 irakurzale bildu ginen Tererekin gure irakurzaleen txokoan. Bere saiakerarekin hasi baino lehen, Terek argi utzi zigun ” ez naiz aulki batean eroso jesartzen den horietarikoa”.  Bere esanetan, “hizkuntzaren bidez marrazten dugu gure mundua eta gure hizkuntza gure burua da”.

Saiakera honen sorkuntza prozesuak bide eta aldi ugari izan ditu- “Orain dela 10, 15 urte dala idatziatakoak ekarri ditut saiakera honetara“. Antinobela bat bezala pentsatua dago  saiakera ornogabe hau. Irakurleak erabakitzen du nundik hasi eta nora jo.

Idazleak aitortu zigun bezala, inguruko hainbat lagun eta ezagunei erakutsi zien. Haien artean gurekin batera atzoko irakurzaleen txokoan izan zen Bixenteri ere;)
Alabak ere lagundu egin zion saiakeraren ulermena gora eta behera…

Iñaki Bastarrika idazle eta grabatu sortzaileak ere leku nabarmena izan zuen atzoko solasaldian. ” Iñakik, liburua irakurri eta marrazkiak egiten hasi zen…” – Galdetu zionean ea zeri buruz idatzen hari zen… Terek zer esan ez zekien.

Liburuan zehar marraztuak dauden grabatu batzuen adibideak ekarri zizkigun Terek.

Gure Uribe Kostako Irakurzaleen artean kuriosidade handia zegoen liburu honen solasaldiarekin. Irakurzale batek baino gehiagok aitortu zuen beraientzako formatu berria izanda arin irakurriko zutela uste zuten, ordea, berehala jabetu ziren esaldi bakoitzak behar zuen lanketa eta hausnarketaz, sakontasun handiko eskaldiak biltzen baitira “Txoriak dira bederatzi” liburuan.

Hainbat hitz jokorekin ibili ginen entretenituak. “Esan ezina, ezin esana ” “eman, hemen, eme, emankor” ” Iruntzietara, atzekoz aurrera, buruz bera”…
Baita ere idazle eta literaturako hainbat idazle garrantzitsuk dute protagonismoa. Adibide gisa dugu; Virginia Woolf.- “Urte askotan lagundu nauten eta inspiratu nauten idazleak erabili ditut “.

Pasio handiz bizi du Terek euskararekiko harremana eta hori ere pasio handiz trasmititu zigun bart.

Eskerrik asko, Tere eta Bixente!! Baita gure irakurzaleen txokora hurbildu zineten guztioi ere, giro ederra sortu genuen eta!

Argazkiei begirada bat eman nahi baldin badiezue, klikatu hemen:

https://flic.kr/s/aHsmzKdcut

Gorde dezagun agendan datorren UKITXen hitzordua:

Maiatzaren 30ean ostegunean, 19:30etan–  Algortako Villamonte Kultur Etxean, Ugaitz Agirre izango dugu gurean, “ Tximeletak bizkarrean” eleberriarekin.