Parkean olgetan ekimena kalean ere euskaraz jolasteko antolatuko dugu. Maiatzeko hiru ostiraletan, gaur Malakaten hasita, arratsaldez, Getxoko hiru parke desberdinetan, bi dinamika proposatuko ditugu: kartoizko eraikuntza-jolasak eta mahai jolasetan aritzeko aukera.

Talde txikietan aritu, euskaraz egin, umeen sorkuntza eta parte hartzea bultzatu nahiko genuke, bai eraikuntzan laguntzeko, eurek egin nahi dutena bideratzeko, eta mahai jolasetan gertuko tratua sustatzeko. Begirale-talde bat eta SENDIn parte hartzen dugun guraso taldeak lagunduko ditugu umeak.

Saioak doakoak dira eta ez da izena eman behar. Hainbat jolas izango ditugu, egokiak 3 urtetik aurrerako umeentzat.

Bihar, hilak 15, San Isidrotako jai-egitarauaren barruan 17:30ean lotuko gara Malakate parkean. Algortako Iturgitxi parkean izango da gure bigarren hitzordua, maiatzaren 24an. Eta hirugarrenez Romora joango gara, maiatzaren 31an, Santa Eugenia plazara.

Norentzat: 3 urtetik gorakoentzat, gurasoekin batera.
Materiala: kartoizko kutxaren bat edota mahai jolasen bat ekarri nahi baduzue, aurrera!
Gurasoen lan taldean (mahai jolasen batekin edota eraikuntzetan) lagundu nahi badiguzu, idatzi edo deitu 622 433 085 telefonora.

PARKEAN OLGETAN

Noiz: maiatzak 15, 24 & 31,asteazken eta  ostiralak, 17:30-19:00
Non: Getxoko Malakate parkea, Algortako Iturgitxi parkea & Romoko Santa Eugenia plaza
Norentzat: 3 urtetik aurrerako ume eta gurasoentzat.

SENDI proiektua Getxoko Udalaren eta Egizu euskara elkartearen arteko elkarlana da. Informazio gehiago behar baduzu, www.egizu.eus/sendi-ra jo. Ainhoa: 622 433 085 / sendi@egizu.eus

 

 

PARKEAN OLGETAN

Juegos en euskera en plazas y parques de Getxo para menores a partir de 3 años junto a madres y padres. Nuestro objetivo es disfrutar en euskera con juegos de construcción con cajas de cartón y juegos de mesa. La actividad es gratis y no es necesario inscribirse. Este año os proponemos una actividad creativa y más tranquila, que da paso a la escuchar un poco más a peques y grandes. ¿Os animáis?

Cuándo: 15, 24 & 31 de mayo, miércoles y viernes, 17:30-19:00
Dónde: parque de Malakate Getxo, parque de Iturgitxi en Algorta & plaza Santa Eugenia en Romo
Para quién: menores a partir de 3 años y adultos

SENDI es fruto del trabajo conjunto entre el Ayuntamiento de Getxo y la asociación en favor del euskera Egizu. En www.egizu.eus/sendi encontrarás más información. Ainhoa: 622 433 085 / sendi@egizu.eus