Atzo arratsaldean ,Malakateko parkean,  guraso, ume, txiki, handi bildu ginen. Giroa berezia izan zen, San Isidroko jaien hasiera zen, guztiok gogotsu geunden. Geroa ikastolako bostgarren mailako ikasleek bertso bat botaz eman zioten hasiera jaiei 😉

Parkean olgetaneko lehenego saiorako kartoizko kutxak eta mahai jokoak eraman genituen, txikiak fin-fin kartoizko kutxekin lanean hasi ziren, besteak beste buruhandiei aurre egiteko ezkutuak eta ezpatak egiten, beste batzuk, ostera, beraiek buruhandi bihurtzea erabaki zuten.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Bitartean mahaietan zeuden kideak mahai joko zein margo eta kartoiarekin ibili ziren. Eguraldia, giroak, txokolateak asko lagundu zuen eta arratsalde bikaina pasatu genuen.

Eskerrik asko atzo Malakateko parkera gerturatu zineten guztiei. Ateratako argazki guztiak hemen ikus ditzazkezue

Parkean olgetaneko hurrengo saioa maiatzaren 24an Iturgitxiko parkean izango da, animatuko zarete?

PARKEAN OLGETAN

Noiz: 24 & 31,ostiralak, 17:30-19:00
Non: Algortako Iturgitxi parkea & Romoko Santa Eugenia plaza
Norentzat: 3 urtetik aurrerako ume eta gurasoentzat.

SENDI proiektua Getxoko Udalaren eta Egizu euskara elkartearen arteko elkarlana da. Informazio gehiago behar baduzu, www.egizu.eus/sendi-ra jo. Ainhoa: 622 433 085 / sendi@egizu.eus