Gaur zortzi izango da Algortan, goizez, eta Romon, arratsaldez, Getxoko 8. Berbodromoa. Euskaraz elkartzeko gune honetan patxadaz berba egitea dugu helburu, presiorik gabe, pil-pileko hiru gairen inguruan iritziak trukatzeko eta tarte atsegina igarotzeko asmoz.
Urterik urte, plazak euskaraz betetzen joan gara Egizu elkartean gabiltzan Bizarra Lepoan elkarteko kideok eta herriko hiru euskaltegietako partaideok, Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuko lagunekin batera; baina ez gara bakarrik egon ekimen honetan, aliatu asko izan ditugu inguruan, eta gaur eurei eskerrak eman nahi dizkiegu. Herriko kantu taldeak: Itxarkatu, Itxas argia kantari kanta, Txapelak bat, Itzubaltzeta kantuz. Herriko tabernak: Arotza, Gure etxea, La mona, Museoa, Tudelilla-Bodeguilla, Txiskales-arrantzale, Saniko, Burdinola, Biltegi, Sustrai, Salem, Ajuria, La plaza, Maggie´s farm eta Nikou. Getxoko kultur etxea, Getxoko institutuetako parte hartzaileak, Areetako Hizkuntza Eskola eta Getxoko komunikabideak ; Hiruka eta Getxoberri ere aipatu barik ez ditugu utzi nahi.
Eskerrik asko denoi, eta batez ere aldian behin animatu izan zaretenoi, aurten ere espero zaituztegu!
MAIATZAK 23, osteguna
9:00etan Algortako San Nikolas Plazan
11:00etan Algortako San Nikolas Plazan
19:00etan Romoko poteo gunean
Izena emateko bete hurrengo formularioa: https://labur.eus/berbodromoa2019
Leave A Comment