Atzo ospatu genuen Getxon Berbodromoaren 8.edizioa eta herenegun, Berbodromo Digitalaren 1.edizioa.

Eskerrik asko parte hartu duzuon guztioi. Zuoi esker lortu dugu plazak, kaleak, sareak etab. euskaraz betetzea 😉

 

 

 

 

 

 

Aurten primizia eta beroketa lanekin heldu genion, maiatzaren 22ari, Berbodromo Digitalaren 1.edizio ospatu baikenuen. Romoko kultur etxean bildu ginen Getxoko berbalagunak, Afrika Bibang Getxoztarra eta pantailaren ? beste aldean Mintzaneteko kideak izan genituen. Ordubetez, bideokonferentziaz, ordenagailu baten aurrean puri-purian dauden gaiak jorratzeko ??? aukera izan genuen Ingalaterran, Baionan, Durangon eta Leioan zeuden kideekin 😉

Hurrengo egunean, Maiatzak 23, aurreko eguneko teknologiak alde batera utzita plazara atera genuen euskara. Berbodromoaren 8.edizioari hasiera eman genion goizeko 09:00etan San Nikolas plazan, Algortan.

Dena prest genuen #Ahobizi eta #Belarriprestentzat. Goizeko lehen saioan, 19 taldetxo egin genituen; Getxoko Euskaltegiko kideak, berbalagunak, Ulibarri euskaltegiko kideak, Artaza Romoko Ikasle-irakasleak izan genituen geurean besteak beste.
Plaza osoa hartua genuen eta hiru gaiak landu ostean merezitako gosaritxoaz gozatu genuen danok batera.

11:00etako saioa ere Algortako San Nikolas plazan egin genuen. Oraingoan 15 talde bildu ginen, pentsioaz, sentimenduak adierazi eta zaintzaz hitz egiteko.
Indar-erakustaldia egin genuen, euskara kalera ateraz eta euskararen erabilera indartuz…eta nola ez, horretarako ere energia behar genuenez  mokadutxuaz gozatu genuen 😉

Orotara goizeko Berbodromoetako saioetan 180 pertsona inguruk parte hartu genuen, euskara plazara ateraz.

Arratsaldeko saioan Romon egitea zegokigun. Arratsaldeko 19:00etan dena prest genuen Gobelondoko kalean. Berbodromoa arratsaldeko giroari moldatua; mahai altu eta tabureteetan antolatu genituen arratsaldeko partehartzaileak.
16 talde egin genituen oraingoan.

Nahiz eta eguraldiak asko lagundu ez, gure parte hartzaileak tinko mantendu ziren, eta euripean ere euskararen alde ibiltzeko prest zeudela ikusi genuen 😉

20:30ean Itzubaltzeta Kantuz taldeko Kantujirarekin eman genion amaiera borobila 2019ko Berbodromo jaiari!
Gainera esker bereziak eman nahi dizkiegu Romoko Gure Etxea, Tudelilla-Bodeguilla, Arotza, La Mona eta Museo tabernei gurekin bat egin baitzuten berbodromoan, haiek ere euskararekin duten kompromezua erakutsiz.

Milesker dastatu genituen pintxo gozoengaitik 😉

Argazkiak eta bideoak hemen dituzue eskuragarri:

Urtez urte hobetzen laguntzeko hurrengo asebetetze inkesta uzten dizuegu :  https://forms.gle/UFGPvus3BYVQsLHeA

Eskerrik asko hurbildu zineten guztioi!

Eta nola ez hau posible izatea egiten duzuon elkarte, taberna eta laguntzaile guztioi, datorren urtera arte!

 

Berbodromoaren antolakuntzan gabiltzanak Egizu osatzen dugun elkarte eta eragile hauek gara: Jose Antonio Agirre, Lauaxeta eta Getxoko Udal euskaltegiak, Bizarra Lepoan euskaltzaleen elkartea eta Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzua.