Aurreko ostiralean, maiatzak 31, parkean olgetaneko azkenengo saioa egin genuen Santa Eugeniako plazan.

 

Oso eguraldi ona egin zuen, horrek asko lagundu gintuen. Familiak pixkanaka pixkanaka hurbiltzen joan ziren, hasieran lotsarekin baina denbora pasa ahala barruan daramaten artista atera eta kartoizko kutxekin artelan politak egin zituzten.

 

 

Eskerrak eman nahi dizkiegu parkean olgetan egiten lagundu gaituztenei: Andramariko jai batzordea, San Nikolas ikastolako jai batzordea, Divino Pastor ikastetxeko guraso elkartea eta Getxoko udalari.

Mila mila esker gerturatu eta parte hartu duten txiki, nagusi eta familiei! 😉