Ekainaren 1ean mintzalagunak Lapuebla de Labarkan elkartu ginen, 2019ko mintza eguna ospatzeko.
Algortatik autobusean abiatu ginen goizean goiz. Getxoko Berbalagunak eta Euskal Herriko eskualde guztietatik etorritako mintzalagunak bildu ginen larunbatean.

La Puebla de Labarka zapaldu bezain pronto jabetu ginen La Puebla jai giroan murgildua zegoela erabat 😉
Dena prest zuten egunari hasiera emateko: Udaletxean ongi etorriarekin batera hamaiketakoaz gozatu genuen.
Indarrak hartuta gure bisitekin hasteko unea zen.
Batzuek tren turistikoan Covila Upategira, besteek, olio eta ardo dastaketarekin hasi ziren eta beste zenbaitzuek Tren turistikoan Povedako parke naturalera abiatu ziren.

 

Txangoen ostean herritik ekin genion trikitixa eta panderojoleekin tabernaz taberna kantuan.
Bazkarirako unea heldu zen eta bertan geunden mintzalagun kide guztiak bildu ginen berriro ere.

Bertako produktuekin egindako menu gozoarekin indarrak hartzeko aukera izan genuen.
Arratsalde partean gorputza mugitzeko unea heldu zen eta bertan antolatu zuten erromeriarekin eman genion amaiera egun borobil honi.

Egunean ateratako argazki eta bideoak hemen dituzue eskuragarri:

https://flic.kr/s/aHsmDZhcvX

https://www.flickr.com/photos/topagunea/albums/72157708902537198