Atzo, ekainak 16, Sendi egitasmoko familiak  Zugaztietan elkartu ginen kurtsoari amaiera emateko. 10:00ak aldera prest geunden Ederrek kontatu behar zizkigun istorioak entzuteko. Hasi baino lehen eta gure buruak kokatzeko ,Ederrek aintzineko argazki bat erakutsi zigun, bertan Zugaztieta ikus genezake, baina orain dela ia 100 urte.

Hori abiapuntutzat hartuta herrira eraman gintuen, bertan aintzineko barrakoi batetara sartzeko aukera izan genuen, non ikusi eta bizi ahal izan genuen nola bizi ziren orduko familiak eta langileak.

 

 

Pixkanaka pixkana Ederrek “lakuetara” eraman gintuen. Azaldu zigunez ez dira lakuak putzuak baizik, gizakiak sortu dituelako 😉 Putzuen aurrean geundelatik Ederrek azaldu zigun ze motatako minerala topa genezake bertan eta nola ustiatzen zuten, geroago Zugaztietatik Bilbora zein Zierbenara nola eramanten zuten azaldu zigun.

Ibilbidearekin amaitzeko meategi batetara eraman gintuen. Sartu baino lehen bertoko langileen lan baldintzak azaldu zizkigun, zenbat mineral atera behar zuen gizon bakoitzak astero? Eta zenbat dinamita kartutxo egin behar zituen emakume bakoitzak? Bota zenbakiren bat!

Meategi barnean lagun txiki batekin egin genuen topo 😉

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Meategitik ateratzean Eder agurtu eta jatera joan ginen. Jan eta deskantsatu ostean egunari itxiera emateko, ipuin pare bat kontatu genituen. Primeran pasatu genuen atzo, eskerrik asko eguna gurekin konpartitu zenuten guztiei 😉