Ekainaren 21ean elkartu ginen Getxoko Berbalagunok Azebarri Kultur Elkartean, ikasturte honi amaiera borobila emateko eta Udako berbalagunei ongi etorria emateko 😉
19:00ak inguru hasi ziren berbalagunak heltzen. Barran zerbait hartzen genuen bitartean egin genuen denbora denok iritsi arte.
Hasteko ikasturtean zehar egindako jarduera guztiak biltzen zituen bideotxo bat ikusi genuen denok batera.
Durangoko azoka, pintxo lehiaketa, 21.Korrika, Laburbira, ibilbide toponimikoak, Mintza eguna…
Bideoaren ostean gure berbalagunei udako jardueren berri eman genien:
- Udako berbalagunak
- Getxoko Paellak- ekainak 25, etorri gurekin paella jaiaz gozatzera 😉
- Munduko arrozak-Irailak 15, San Nikolas plazan
- Getxoko 205 establezimendu dira Euskararen Lagunak
Horren ostean taldeetan banatu ginen bakoitzak gure izenarekin batera genuen kolorearen arabera. Berbalagunak irrikitan zeuden jakiteko ea zer zetorren ondoren…
BERBOFURORRA izan zen gure hurrengo ekintza 😉
Ahotsak ondo berotuta genituelarik eman genion martxa gure jolasari. “Maitasuna, mendia, lorea, korrika, ibili” eta tankera horretako hitzekin gure berbalagunek hitz horiek zituzten abestiak abestu behar zituzten. Hasieran isil samar ibili ziren baina konturatzerako denok jarri ginen elkarrekin abesten.
Energiak berreskuratzeko, berbalagunon ikasturte amaierako topaketa hau afari merienda gozo batekin amaitu genuen.
Eta nola ez, agurtu baino lehen berbalagun bakoitzak bere postalaren oparia jaso zuten. Udan zehar berbalagunok, inguruko lagun edo ezagunei bidali diezaiekete postal hau, haiek ere berbalagun egin daitezen gonbidatuz 😉
Ea udan zehar horrelako postal polit bat jasotzen duzuen !!
Ondo pasa udan eta irailera arte berbalagunok!!!
Hemen dituzue ateratako argazkiak: https://flic.kr/s/aHsmEu47y9
Leave A Comment