Ekainaren azken astean eman genien hasiera gure udako berbalagunon topaketei. Konturatzerako uztailaren amaierara heldu gara.
Aste hauetan zehar B plan ugari egin ditugu berbalagunok Getxoko terraza eta hainbat txokotan, eguraldi onari eta udari ahalik eta zuku gehien ateraz ;
- Joserraren ortuan bazkaritxoa ( hegaluze dastaketa eta guzti 😉
- Borjaren txokoan pinball jolasak:
- D´Capricho talde kubatarraren kontzertua:
Aste honetan azkenengoz geratuko gara irailera arte. Primeran ibili gara, zeuk ere interesa baduzu iraileko taldeetan parte hartzeko beheko formularioan utzi zure datuak.
Hemen dituzue argazkiak kuxkuxeatzeko 😉 https://www.flickr.com/gp/egizu/6W4KL9
Leave A Comment