Hona hemen ikasturte honetan zehar Villamonteko Kultur Etxean izango ditugun solasaldiak 😉

Literatura gustuko dugu eta horregatik elkartu egiten gara hilero Uribe Kostako irakurzaleen txokoan. Atea zabalik duzu, hilaren azken eguenean etortzeko. Idazlea edo itzultzailea gonbidatzen dugu, konpartitzeko eta gertuago sentitzeko. Taldean egoteak, elkarrekin egiteak are gehiago motibatzen gaitu irakurtzera, eta gozatzera.

Animatu zeu ere!

Ikasturteko lehenengo solasaldia Urriaren 24an izango da, Harkaitz Cano izango dugu “Fakirraren ahotsa” liburuarekin .