Ostiral arratsaldean Euskal Herriko eta munduko jakien bidez jendea eta kulturak ezagutu genituen. “Mila zapore” sukaldaritza-tailer honetan talde txikietan eta hainbat jatorritako irakasleek gidatuta, afaltzeko menua prestatu genuen, Paraguai, Nikaragua, Argentina, Korea eta Euskal Herriko errezetekin. Besteak beste bori bori zopa, enpanadak, humita eta bibinbapa dastatu genituen, postrerako ordea intxaur-saltsa eta kalabaza goxoa, errepikatzeko modukoa dena!

Giro paregabeko gaua izan zen Azebarrin bizi izandakoa eta gurekin batera mahaia eta jakituria elkarbanatzera hurbildu ziren guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu. Baita Mila Zapore posible egin zuten pertsona guztiei ere.