Harkaitz Cano izan genuen atzo geure Uribe Kostako Irakurzaleen Txokokoko ikasturteko lehen solasaldian. Villamonte Kultur Etxean bildu ginen, urriaren 24an hain zuzen ere.
32 irakurzale bildu ginen “Fakirraren ahotsa” liburuari buruzko solasaldian.

Irakurzale asko hurbildu ziren atzoko egunean, gure Uribe Kostako Irakurzaleen Txokora Harkaitz Canoren solasaldia entzutera. Gela jendez lepo zegoen eta tamalez pare bat irakurzale kanpoan gelditu behar izan ziren. Fakirraren ahotsa liburuaren nondik norakoak kontatu zizkigun bertaratutakoei.
Imanol Lurgain kantariaren bizipenak bildu ditu Harkaitzek Imanol Larzabalen bizitza fikzionatuan.
Harkaitzek hartu zuen hitza.

Nere asmoa zein izan da ..  zer bilatzen du idazle batek Imanol Larzabali  Imanol Lurgain izena jartzen dionean… fikziozko Imanol bat zeina Imanol baino Imanolagoa dena “.

Eta hori nola egiten da ? Ez da posible baina horretara dedikatzen gara.

Harkaitzek bere inbestigazio lanetan bizitakoak kontatu zizkigun, egindako elkarrizketak… nahiz eta berak aitortu bezala ez zaio kazetari papera gustatzen ” nik jendeari hitz egiten uzten nion, ez zaizkit galderak egitea gustatzen” .
Ez dut kontatu didaten guztia jaso. Kontatu didatenaren arabera egin dut sistema operatibo bat eta hori martxan jarriz pertsonaiek egin dituzte gauza batzuk edo besteak …

Bertaratutako askok aitortu zuten kosta egin zaiela hasiera batean “Fakirraren ahotsa”.
Baten batek zoratuta amaitu zuela ere aipatu zuen, baina danon ahotan entzun zena atzoko egunean izan zen orain gogo handiagorekin berriro irakurtzeko gogoa piztu zitzaiela 😉

Zer da idazle bat 2019an?
Gustu oneko kleptomano bat ; handik eta hemendik lapurtu egiten duzu ez duzulako beste irtenbiderik . Hainbeste gustatu zaizu ezin baituzu ez lapurtu.
Nola hartu, nola eraldatu eta nola ekarri hori da idazleon bidea …

Gure bentaja da euskaraz idazten dugula eta proportzioan gure bizirauteak ematen digu lapurtzeko lizentzia.
Estatistikak gure alde ez badaude…gu joan behar gara iturririk onenetara .
Hori da nire defentsa…


Eskerrik asko, Harkaitz!! Baita gure irakurzaleen txokora hurbildu zineten guztioi ere, giro ederra sortu genuen eta!
Hemen dituzue ateratako argazkiak: https://flic.kr/s/aHsmHVWTx8

Gorde dezagun agendan gure ikasturte honetako hurrengo UKITXen hitzordua:

Azaroaren 28an ostegunean, 19:30ean–  Villamonte Kultur Etxean, Miren Agur Meabe izango dugu gurean, “ Hezurren erretura” liburuarekin.