Astelehen arratsaldean, bigarrenez, Nahikari Ayok bideratua, bertsolaritza tailerra egin genuen Romo Kultur Etxean.
Bigarren saio honetan aurretik ikasitakoak praktikan jarri genituen. Hasteko potokumeak egin genituen, batzuk erraz asmatuta eta beste batzuk ordea…kostata!
Burmuinak berotu ostean, bakoitzak bero bertsoa idazteko aukera izan zuen, ondoren talde aurrean abestuz. Etorkizun oneko bertsolari gazte gazteak izan genituen gure artean. Gehiago praktikatzekotan, urrun ailegatuko direlakoan gaude.
Leave A Comment