Getxoko berbalagunak mendira joaten hasiko gara hilean behin, auto partikularretan batzuetan, transporte publikoan besteetan, hileko 3. edo 4. asteburuan, larunbat eta igandea tartekatuz. Gure hurrengo irteera azaroaren 24an izango da, igandean. Gure mendi-taldeko ateak eta besoak zabalik dituzu, parte hartzeko baldintza bi daude, besterik ez: euskaraz egitea eta jendea ezagutzeko gogoa izatea.

Azaroko irteeran Mikelek eramango gaitu ORIXOL & SANTIKURUTZera, Otxandioko Oleta ingurutik abiatuta. Mikel berbalaguna da ostiraletan, eta gurean ezaguna argazkilari aparta delako. Bere lanaz gozatzeko hemen webgunea.

Abenduko txangoa 29an izango da Urduliz, Butroi eta Plentziara; gorde data eta aurrerago berba egingo dugu.

AZAROAK 24: ORIXOL & SANTIKURUTZ
ORDUA: 9:00etan
GERALEKUA: Errotatxu poligonoa
AUTOA ERAMATEKO PREST?
ERAMAN: zapata egokiak, ura eta jatekoa
BUELTA: 15:00etan Algortan
EMAN IZENA: 644 277 155 (Rozio)

Powered by Wikiloc