Getxoko berbalagunak mendira joaten hasiko gara hilean behin, auto partikularretan batzuetan, transporte publikoan besteetan, hileko 3. edo 4. asteburuan, larunbat eta igandea tartekatuz.
Gure hurrengo irteera abenduaren 29an izango da, igandean. Metroz joango gara Urdulizerantza eta Plentziatik buelta baita ere metroz egingo dugu. Gure mendi-taldeko ateak eta besoak zabalik dituzu, parte hartzeko baldintza bi daude, besterik ez: euskaraz egitea eta jendea ezagutzeko gogoa izatea.
Abenduko irteeran Danik eramango gaitu URDULIZ-BUTROI-PLENTZIAra.
ABENDUAK 29: Urduliz-Butroi-Plentzia
ORDUA: 9:10etan ( 9:19 tako metroa hartzeko Urdulizerantza)
GERALEKUA: Algortako Metroko plaza
ERAMAN: zapata egokiak, ura eta jatekoa
BUELTA: 14:00etan Algortan
EMAN IZENA: 644 277 155 (Rozio)
Leave A Comment