Udazkeneko azken igandean, Oñati ezagutzeko aukera bikaina eduki genuen, egun eguzkitsu batek gure gorputzak berotzen zituelarik. Autobusetik jeitsi eta elkar ezagutzeko dinamika egin ostean, turismo bulegoan bertako erdi aroko San Miguel errotaren ingurukoak ikasteko aukera izan genuen.
Martxan jarri zuten ur-jauzia, errotaren mugimenduaz arto eta gari-irina nola lortzen zen ikus genezan.
Hurrengo bisita Txokolateixiara izan zen, Oñatiko txokolatearen interpretazio zentrora.
Mendeak dira txokolatea Oñatira ailegatu zela. Horren adibide dira, esate baterako, XVIII. mendeko kakaoaren mapak eta ibilbideak, filmak, liburuak eta errezetak, eta beste makina bat dokumentu ere.
Helburua bete zuten bertakoek, adinekoek iraganeko garaiak gogoratzea; eta, beste aldetik, gaztetxoenek Oñatiko txokolategileen historia ezagutzea.
Txokolate dastaketa eta guzti eskeini ziguten!
Bisitaren ostean denbora librea izan genuen herriko eraikuntzak ikusteko, bueltatxo bat eman ostean bazkal orduann berriro elkartzeko aukera genuelarik. Sabela bete eta azkeneko ibilalditxoa egin nuen, Larraña Etxera iristeko.
Babes eske datozenentzako zentroa da Larraña Etxea, eta holaxe aurkeztu ziguten bertakoek. Harrera paregabea egin ziguten eta etxeko ateak zabaltzeaz gain, beraien bizimodua eta bizipenak azaldu zizkiguten. Merienda partekatzen genuelarik, denon artean mural eder bat osatu genuen, agurtzeko unea bizkorregi iritsi zelarik.
Leave A Comment