Nerea Balda izan genuen aurreko ostegunean geure Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoan. Villamonte Kultur Etxean bildu ginen, abenduaren 12an hain zuzen ere.
15 irakurzale bildu ginen “Atzerrian” liburuari buruzko solasaldian.

Nereak hasi bezain pronto aitortu zigun “Atzerrian” aspaldi aspaldi gordea zuen proiektu bat zela.
“Betidanik motibatu naute lehiketek, txikitatik izan dut gustoko idaztea nahiz eta askok ez jakin” .

Hau idazten hastean pentsatu nuen beka batera aurkezteko aproposa izan zitekeela agian… Ideia banuen eta esan nion nire buruari saiatuko naiz!

Idatzia zegoen proiektua urte batzuetan aparkatua utzi nuen… eta bien bitartean segitu nuen idazten.

Berriro heldu nionean idatzitako honi esan nuen- “bueno…irakurri eta Impimatuta zuzentzeko izena jarri nion gordetzerakoan.

Agian babes falta edota ausardia izango zen… nik beti esaten nion nire buruari ” niri irakurtzea gustatzen zait baina beti nuen zera hori…idaztea baita ere” .
Bergarako idazle eskolan hastea erabaki nuen.

Horren ostean, distantzia bat hartuta orain dela 10 urte egindako proiektu honi berriro heldu nion.
Irakurtzen nihoan heinean… “gauza batzuk gustatzen zaizkit beste batzuk ez hainbeste… eta buelta bat eman nion. Ordura arte egin ez nuena orain egin nuen, orraztu egin nuen.

Estilo aldetik agian antzina esaldi luzeagoak idazten nituen….
Moldatu nuen eta esan nuen aurrera!

Nire lehenbiziko lehenbizikoa

hau izan zen.

“Atzerrian” esku artean duzuen hau.



Liburuan zehar aurkitzen genituen pertsonaiak eta kontakizunekin jarraitu genuen.
Hizkuntza desberdinei zein txikiei egiten dien keinua, (flandesa, frantsesa, ingelesa…) pertsonai desberdinen bidez.


” Moritz adibidez, Austriarra balitz agian ez lioke honek atentzioa deituko”

Irakurzaleek galdetu zioten Nereari ea zein izango den bere hurrengoa… ea esperimentazioarekin eta denboraren saltoekin jolasteko joera horrekin jarraituko duen…


“Denetarik daukat, badago bat askoz ere zentratuagoa protagonista batean. Plano aldaketak gustoko dudan zerbait da. Moldatzen naiz hobeki hartu eta dena segidan. Poliki idazten dut eta tarte motzak ditut idazteko baina niri funtzionatzen dit idazteko modu honek. “

Poesian ere ibili da Nerea Balda.

Azpimarratzekoa da, Ramiro Pinilla lehiaketako epaimahaikideek adierazi zutela literatura aldetik oso ondo idaztitakoa zela Atzerrian liburua; zaindua eta landua.


Euskararen ildoarekin amaitu genuen gure solasaldia. Nereak kontatu zigun, berak eskolan ikasi duela euskara.
“Nire herrian, Irurtzunen, ez dago euskalkirik bertako euskalkirik. Nik idazten dut jaso dudana. Irakurri ditudanetatik. Gustatzen zait topatzea noizean behin ezagutzen ez dudan hitzen bat…”


Eskerrik asko, Nerea Balda!
Baita gure irakurzaleen txokora hurbildu zineten guztioi ere, giro ederra sortu genuen eta!
Hemen dituzue ateratako argazkiak: https://flic.kr/s/aHsmJZmYLk

Gorde dezagun agendan gure 2020ko lehenengo dat, gure hurrengo UKITXen hitzordua:

Urtarrilaren 23an, ostegunean, 19:30ean–  Villamonte Kultur Etxean, Iñigo Astiz izango dugu gurean, “ Analfabetoak” poesia liburuarekin.