Gure berbalaguna den Joserra OnaindiakEuskara afariari” buruz idatzitako kronikatxoa 😉

Atzo, urtero bezala, Bidebitarte txokoan “ Euskara afaria“ ospatu genuen.

Partaideak: Erromoko euskaltegiko ikaskideak eta Agurtzane irakaslea ere, Jose Antonio Agirreren Mintzapraktika ikaskideak eta berba lagun parte-hartzaileak ere, hogeita hamalau lagun guztira.

Afaria prestatu bitartean, nor eta gure mintzapraktika lehenengo irakaslea“ Ima“ agertu zen, gurekin topa ederra egiteko, bera konpromiso bat zeukan eta ezin zuen gurekin afaldu. Ima gure irakasle berezia eta atsegina izan zen.

Bederatziak laurden gutxiagotan elkartu ginen, eta bederatzietan afaltzen hasi.

Menua:

Mokaduak: piper berdeak frijituak, txanpinoiak, txistorrak eta kuiatxoak albardatuak, hauek guztiak hasteko.

Lehenengo platera, berakatz-zopa.

Bigarrena, bakailaoa Bizkaiko saltzarekin.

Postrea, laranja xerra bataiatuta, izozki, eta turroiak ere bai.

Kafea hartzen genbiltzanean kantutegiak atera genituen, bai Mintzanetenenak baita Gabon kanta Itxarkantukoak.

Lehenengo Mintzanet.net aldeko aldarria abestu genuen, gero “ Topa dagigun abestia” eta ondoren pila bat abesti; abestien artean txisteak eta pasadioak ez ziren falta.



Ruper Hormazak pasadizoa ederra eta interesgarria kontatu zigun, Bermeoko euskalki propioa, euskal berrientzat on-ona benetan.

Giro alai eta atsegina, euskaraz une guztietan, eta hainbat euskaldun ezagutzeko aukera ona.

Helburua bete genuen: Ondo afaldu, beste ikaskide batzuk ezagutu, euskaraz normaltasunez praktikatu eta ederto pasatu.

Algortan, 2019ko abenduaren 21an

Joserra Onandia.

Hemen dituzue egunean ateratako argazki bilduma:


Euskara afaria (2019-XII-20)