Astelehenero lagun talde bat bildu ohi gara egurra lantzeko, 2015eko urrian elkartzen hasi ginen. 2020an ere tailerrean lanean aritu nahi dugulako izen ematea zabalik dugu!

Otsailean Juan Ramon Muelak gidatuko du taldea egurra lantzeko teknika ezberdinak irakatsiz. Gainerako hilabeteetan Juanra hilean behin etorriko da eta  gainontzeko egunetan autoikaskuntzan ibiliko gara, elkarri laguntzen. Aditua zein hasiberria bazara lekua izango duzu gure taldean.

Egurra lantzeko materiala, eta lehenengo egur zatia, elkarteak jarriko ditu.

NON: Aldai patronatua (Itxasgane). Karitate kalea 1, behea, Algorta
NOIZ: astelehenak, 17:30-20:30
*OTSAILETIK-EKAINERA: 57€ / 52 € Berbalaguna edo Bizarra Lepoan Euskara elkarteko kidea bazara
IZENA EMAN: egizugetxo@gmail.com / 619 935 541

Behean duzuen egutegian horiz margotuta dituzue Juanra taldea gidatuko duen egunak, gainerako egunetan autoikaskuntzan ibiliko gara: