Larunbatean, oihal tindaketa tailerra eduki genuen. Tolesketaren bidez patroiak sortzeko teknika textila zer den ikasi genuen, hain zuzen ereOrizomegamia, japoniatik datorrena.
Aldai Patronatuan bederatzi familia elkartu ginen eta Iratik erakutsitakoari esker tolesteko patroi ezberdinak erabiliz, gure oihal zati koloretsuak sortu genituen!
Hementxe azalpena, inor etxean egitera animatzekotan, benetan erraza eta sortzailea den teknika!
1. Oihalak tolesten ikasi. Abanikoa egin eta ondoren patroi bat jarraitu: kuboa, txirrista, Fuji mendia…
2. Nahasketa prestatu: Ura+ soja irina + pigmentu naturalak.
3. Tolestutako oihalak zatika nahasketan busti. Nahasketatik ateratzean ondo xukatu.
4. Ondo lehortu arte itxaron eta oihal zatia beste zerbait sortzeko edo apaintzeko erabili.
Leave A Comment