Pasaden igandean, Peioren jakituria eta egun eguzkitsu paregabea lagun, Azkorriko hondartzatik gertu dagoen basoan zuhaitzak landatzen ibili ginen.

Gure inguruneari mesede egiteko asmoarekin goiz elkartu ginen Azkorrin eta hasteko Peiok pinudien artean dauden eta aurretik landatuak izan diren zuhaitzak erakusti zizkigun, mintegia eta guzti.

Behin inguruko ekosistema aztertuta, hainbat motatako zuhaitz txikiak landatu genituen, arteak, ereinotzak, lizarrak, gurbitzak eta haritzak esaterako. Horretarako tresna egokiak nola erabili ikasi ostean, lan talde txikiak osatu eta martxan jarri ginen!

Mila esker izena eman zenuten familia guztiei, deialdi arrakastatsua izan da, ea berriro ere tailerra errepikatzerik dugun, aukera barik geratu zineten horiekin antzeko zerbait antolatzeko. Baina batez ere, eskerrak ematea hurbildu zineten horiei, 24 familia ingurunea maitatuz ikusteak benetan pena merezi duelako.