Zikloturisten bidaia-kontaketak & bazkaria
Otsailaren 23an, bizikleta-taldeko hainbat kide Azebarri Kultur Elkartean elkartuko gara. 12:00– 13:30etara, 15 minutuko piluletan bidaia desberdinen abenturak kontatuko ditugu eta horren ostean bazkaria egingo dugu.
Kontakizunek, argazkiak, mapak, ibilitako leku eta baliabideen berri partekatzea dute helburu eta horietan zehar bisitatuko ditugun lekuetako batzuk hauexek: Cid-Bidea txirrindulaz, Portugaleko Euroveloa txirrindulaz, Trans Euskal Herria (Ziklo) txirrindulaz, Iran eta Belgika eta Herbeherak.
Gaian interesa baduzu, gonbidatuta zaude, egitasmo irekia baita hau, eta bazkaltzera bazatoz, mesedez, otsailak 17a baino lehen esaiguzu (644277155).
Leave A Comment