Fernando Morillo izan genuen atzo geure Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoko solasaldi berezian. Azebarri Kultur Elkartean bildu ginen, otsailaren 11n hain zuzen ere.
Solasaldi berezi honetan Getxoko euskaltegietako ikasle eta irakasleak, Aixerrota institutuko ikasle eta irakasleak eta zenbait berbalagun eta beste hainbat irakurzale elkartu ginen.
Guztira 70 irakurzale bildu ginen Azebarri Kultur Elkartean.

“Abbadia eremua liluragarria eta misteriotsua da. Alar eta Kaiet anaiak larriturik daude: badirudi zerbait beldurgarria gertatzen dela han. Bi lagun desagertu dira bertan, eta susmo latz bat dabil airean. Zer munstro mota ezkutatzen da zuhaitz artean edo gaztelu sorgingarrian?
Are okerragoa dena. Amona gerlariz jantzi eta eremura joan da, aspaldian hitza eman omen zuelako leku hura defendatuko zuela. Zoratu egin ote da?Bi anaia gazteek eta haien lagunek proba arriskutsu asko igaroko dituzte eremuan, Antton Abadiaren sekretuaren bila. Beraien familiako historian bertan bilatu beharko dute, izadiz eta historiaz blaituriko leku miresgarri hark gordetzen duen misterioa argitzeko. “


Solasaldiarekin hasteko bertaratu ginen guztioi azaldu zigun Fernandok bere bizitzan zehar bizi izan dituen hainbat bizipen intimo eta berezi.
Arreta mantentzeko eta elkarren arteko begirada batek izan dezakeen indarra eta magia aurkitzen lagundu zigun Fernandok.

WhatsApp Video 2020-02-11 at 14.21.18

Irakurzaleak gora eta behera ziztu bizian jarri gintuen bideoan ikus dezakezuenez.

Solasaldia labur geratu zitzaigun, baina Abbadiaren Sekretuaren liburua idazterakoan nundik inspiratu zen ere aitortu zigun Fernandok. Bertako hainbat argazki erakutsi zizkigun eta istorioaren zenbait kuriosidade aipatu zizkigun.

Eskerrik asko Azebarri Kultur Elkarteari solasaldi hau antolatzen laguntzeagaitik.!!
Eskerrik asko Fernandori eta baita gure irakurzaleen txokora hurbildu zineten guztioi ere, giro ederra sortu genuen eta!

Argazkiei begirada bat eman nahi baldin badiezue, klikatu hemen:

https://flic.kr/s/aHsmLm9Y7d


Gorde dezagun agendan datorren UKITXen hitzordua:

Otsailaren 27an ostegunean, 19:30ean–  Algortako Villamonteko Kultur Etxean , Miren Amuriza izango dugu gurean, “ Basa” liburuarekin.