Parte hartzaileen talde argazkia

Euskal herrian 100 ama hizkuntza inguru daude, Getxon ere ugari daude, hauek gure herriari aberastasuna dakarkiote. Igandean, otsailak 16, Azebarri kultur elkartean 40 bat lagun bildu ginen ospatzeko.

Hasierako dinamika

Elkar ezagutu eta lotsa kentzeko Conyk dinamika desberdin bi egin zituen, hizkuntzak eta musika izan ziren protagonistak. Ahotsak berotu eta gero abestera ekin genion. Karaokeaz baliatuz Filipina, Euskal Herriko, Argentinako eta beste herrialde batzuetako doinu eta hizkuntzak abestu genituen.

Karaokea

Karaokea eta gero guztion artean kartel bat egin genuen, non gure ama hizkuntzan, guretzako aniztasuna zer den azaldu genuen.

Topaketari amaiera emateko txokolate eta munduko postreetaz gozatu genuen. Eskerrak eman nahi dizkiogu gerturatu ziren pertsona guztiei.

Argazkiei begirada bat eman nahi baldin badiezue, klikatu hemen